Bi Haizetara euskara taldeak Udalbideren laguntza jaso du 2008- 2009-2010-2011an

lunes, 11 de abril de 2011

KORRIKA TXIKI

Ostirala arratsaldean Bi Haizetara euskara taldeak herriko korrika txiki antolatu zuen, antolatzaileak erabat emozionatuta bukatu genuen jende multzo izugarria elkartu baitzen Zangozako kaleetan.

domingo, 10 de abril de 2011

MILAKA EUSKALAKARI ZANGOZAN BARNA

Umeen tailerra- KORRIKA

Gaur korrika dakorkigu Zangoza aldera eta etorri aurretik petoak prestatzen ari gara goiz partean. Giro politta sortu da Zangozako Praun.

BERTSO POTEOA

Ostirala bikaina pasa genuen. Hasteko, korrika txiki eta ondoren, bertso poteoa.
Nahiko lagun elkartu ginen gazteak, umeak eta karrozak ere han ziren Unai eta Anderren bertsoaz gozatzen. Ondoren, Peñan afari goxo bat egin eta Nakenen musikaz danzatu genuen.

jueves, 7 de abril de 2011

Eki, eki, eki , maleta ireki!

Ongi pasa dugu gaurkoan Pello Añorgaren ipuinekin. Denetarik kontau digu: Txomin ipurdi, ilargiarena, Elefantea eta tximuarena... Ume guztiak aho zabalik izan ditu, baita baten batek dantzatu ere.

viernes, 1 de abril de 2011

Pello Añorga Zangozan

Hurrengo asteko ostegunean Pello Añorga egonen da ipuin kontalariko saioan.
Ez galdu bere ipuinak entzuteko aukera!

Rafa eta Rober ipuina kontatzen

Atzokoan Roberrek kontatu zuen ipuina. Bi ipuin izan ziren: bata, astoarena eta bestea, erbia eta dordokarena.
Ondoren, marrazkia egin zuten.