Bi Haizetara euskara taldeak Udalbideren laguntza jaso du 2008- 2009-2010-2011an

domingo, 3 de junio de 2012

ZOZKETAKO ZENBAKI SARIDUNAK

Hauek dira zozketan ateratako zenbaki saridunak:
 1.saria -2176
 2.saria- 1079
 3.saria- 1069
  EKAINAREN 18KO ARRATSALDEKO 14:30ETARAKO ZENBAKIAK EZ BADIRA ATERATZEN ERRESERBAKO ZENBAKIAK IZANGO DIRA IRABAZLE
 ERRESERBA ZENBAKIAK:
 1.saria- 6865
 2.saria- 6335
 3.saria- 6846

                                            ZORTE ON!

EUSKARAREN EGUNA 2012

jueves, 24 de mayo de 2012

EUSKARAREN EGUNA BADATOR!

Udaren atarian
Zangozan dugu festa
Urtero ekainaren
lehen larunbata.
Jolas, dantzaz, kantuka
kalea beteta
Euskararen eguna
eder ta galanta
Udaren atarian
Zangozan dugu festa
Urtero ekainaren
lehen larunbata.
                                                                                       
Urterik urte egunez egun
arimatik mingainera
hitzak atera giroa goxoa,
berpizten saiatzaen gara
Denon birikak, aho ta zainak
irekitzeko parada
Euskarak izan dezan agudo
merezi duen udara.

MUSIKA  GURETZAT (OSKORRI)


jueves, 19 de abril de 2012

jueves, 9 de febrero de 2012

BADATOZ IHAUTERIAK!

Gaurko ipuin kontalarian Mielotxin eta Ziripoten ipuina kontatu dugu. Ondore, txano polit bat egin dugu. Ikusi zein guapoak gauden!

domingo, 29 de enero de 2012

AGATE DEUNA/SANTA AGEDA

Badakortigu Santa Ageda eguna. Otsailaren 4ean ospatuko da. Bitartean abestiak bergogoratuko ditugu.

Agate Deuna(klikatu)

LODOSA-SARTAGUDA IKASTOLA

Aurten Sartagudako Ikastolako 25. urteurrena ospatuko dugu. Horren harira hainbat guraso, ikasle, ikasle ohi eta Euskal Herriko hegoaldeko txoko honetako euskararen egoerarekin arduratuta dagoen jendea oro har, ikastola honen egitasmoa martxan jarri zutenei omenaldia egitea erabaki dugu. Haien ahalegin, tinkotasun eta lanari esker horren garrantzitsu eta beharrezko zaigun egitasmoa ongibidean jartzeagatik esker ona adierazi nahi diegu.



Baina, gaur egun gure eskualdean hezkuntza euskaraz jasotzeko dugun aukera bakarra, Ibaialde Ikastola, kinka larrian da. Ikastolaren egungo egoera ekonomiko latzak horren erranguratsua zaigun ospakizuna birplanteatzera behartu gaitu.



Gauzak horrela omenaldiaren xedea aldatu egin da. Hasierako asmoa lehen andereño, presidente eta aurreneko bost ikasleei Agate Deuna egunean omenaldi xumea egitea bazen ere, orain bertze helburu batzuk gehitu zaizkio egoerak behartuta: alde batetik dirua bildu Ibaialde Ikastolak aurrera egin dezan eta bertzetik seme-alabentzako euskarazko hezkuntza integrala aukeratzen duten gurasoek pairatzen duten hizkuntz-apartheida salatugura dugu. Horren erantzule nagusi dugu Nafarroako Gobernua, honek bere interesetarako baliatzen du Euskararen Legea Nafarroako jendartearen zati handi bat erabat baztertuz.





OTSAILAREN 5ean DENOK LODOSARA!!!!!!!!!!!!!!!!!